Etxarriko etebizitza Sharon Natalia Castro Martínezi eta Azpirotz-Lezaetakoa Ahmed Slimaniri esleitu dizkio Udalak, ikusi behin betiko zerrenda hemen.
2023ko abenduaren 12an Fatima Ennadafy andreak Larraungo udal erregistroan idatzia aurkeztu zuen uko eginez berari egokitutako etxebizitzari; Ennadafy andrea puntuazio ordenean bigarren dago, baina uko egin duenez, berari esleitu behar zitzaion etxebizitza, hirugarren postuan dagoen pertsonari esleitu beharko zaio.
Hori dela eta, Larraungo Udalak erabaki du:
1/ Behin betiko zerrenda onartzea eta puntuazio ordena jartzea, Azpirotz- Lezaeta eta Etxarriko Alokairu Sozialeko etxebizitzak esleitzeko:
-
- Sharon Natalia Castro Martínez: 43 puntu.
- Ahmed Slimani: 31 puntu.
- Ander Murga Alkorta: 31 puntu.
- Yoana Zubillaga Perurena: 27 puntu.
- Itsaso Aldai Landa: 22 puntu.
- Eider Etxebeste Agirre: 17 puntu.
2/ Esleitzea jarraian azaldutako pertsonei Azpirotz-Lezaeta eta Etxarriko Alokairu Sozialeko etxebizitzak, betiere, Udalak onartu zituen baldintzenpean:
- Sharon Natalia Castro Martínez: Etxarriko etxebizitza.
- Ahmed Slimani: Azpirotz-Lezaetako etxebizitza.
Ikusi hemen Udal ebazpena [2023-12-22]
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
- Onartutakoen behin-behineko zerrenda [2023/12/1]
- Ikusi hemen 2 etxebizitzen fitxa teknikoa [PDF]
- Larraungo alokairu sozialeko etxebizitzak eskatzeko epea azaroaren 23an bukatuko da [2023/10/10]
- Bandoa: Larraungo bailaran alokairu sozialeko etxebizitza eskatzeko epea ireki da [2023/11/02]