Skip to content

Eraldaketa Komunitarioko Bulegoetarako teknikariak behar dira

Eraldaketa Komunitarioko Bulegoetarako teknikariak behar dira

Nafarroan Eraldaketa Komunitarioko Bulegoen sarea sortzen ari da eta Nasuvinsak eta lurralde-bulegoetan lan eginen duten teknikariak hautatzeko lan-eskaintzaren deialdia argitaratu du.

Joan den azaroan, IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Estatuko Institutua) “VIKENA” (Eraldaketa Komunitarioko Bulegoen sarea) sortzeko proposamena onartu zuen.

Nafarroako Gobernua da proiektuaren gidari, sei lurralde-erakunderen lankidetzarekin: Cederna Garalur Elkartea, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa, EDER Partzuergoa, TEDER Partzuergoa, Sakana Garapen Agentzia eta Iruñeko Udala.

Lankidetza-sare horren bidez, VIKENAk eraldaketa komunitarioko sei eskualde-bulego jarri nahi ditu abian, informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko energia-komunitate bat martxan jarri nahi duten pertsonei, enpresei edo toki-erakundeei. Bulego bakoitzean teknikari bat egonen da buru.

Aldi berean, eskualdeetako bulegoen sarea bulego zentral batek koordinatuko du. Bulegoa energia-komunitateetako alderdi juridikoetan, fiskaletan eta teknikoetan adituak diren lau pertsonak osatutako dute, tokiko bulegoei euskarria emateko.

VIKENA sareak Nasuvinsatik kudeatzen da. Une honetan, toki-erakundeekiko lankidetza-hitzarmenak ixten ari dira. Halaber, Nasuvinsak lurralde-bulegoetan lan eginen duten teknikariak hautatzeko lan-eskaintzaren deialdia argitaratu du.

Jarraian, lanpostuaren informazioa eta eskatzen diren baldintzak jasotzen dituen esteka doakizue. Lanpostuari buruzko kontsultak ylorelai@nasuvinsa.es helbidera idatziz egin ahal izanen dira.

Lan-eskaintza: Eraldaketa Komunitarioko Nafarroako Bulegoen Sarea

Informazio gehiago: www.vikena.es