Skip to content

Albiasu

Albiasu

Lekunberriko industrialdetik pasatzen den errepidean barna iristen da herri horretara. Albiasuk 600m inguruko altitudea du eta 16 biztanle baino ez ditu, Madotzekin batera, biztanle gutxieneko kontzejua izanik (INE, 2019).

Txikia izanagatik, merezi du bertara joatea; izan ere, bista paregabeko begiratokia du herriaren goiko muturrean. Bertatik, Aralarko Mailoetako amilburuak beste inon baino hobeto ikus daitezke aurrez aurre, baita Araitz bailara eta Errazkin ere, behealdean. Horrez gain, pilotaleku irekia eta parkea ere baditu, elizaren ondoan.

Arkitekturari dagokionez, bertako eliza (Done Laurendi parrokia) arrunta da, Erdi Arokoa, baina XIX. mendearen hasieran berritua. Interesgarriagoa izan daiteke herriaren hasieran, ezkerraldera, dagoen etxea: handia, bi isuriko teilatuduna, silarrizko aurrealdea, atikoan usategia eta armarri barrokoa duena. XVIII. mendeko landa-arkitekturaren eredu on bat da.

Horiez gain, aipatzekoa da herrira sartuta eskuinaldera dagoen bidexka batetik joanda ikus daitekeen garbilekua. Garai batean, bertan garbitzen zituzten Albiasuko emakumeek etxeko arropak, oihalak eta maindireak, etxean egindako xaboiarekin. Ondare kultur taldearen ekimenez 2018. urtean berritu zen auzolanean. Aurretik, Iturraskarrik zaharberritu zuen 2006. urtean.

Interesgarria

Azken Berriak