Udal administrari ofizialaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraiki, epaimahaiak puntuaziorik handiena duen eta plazaren baldintzak betetzen dituen izangaia proposatu du.
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion administrari ofizialaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, Epaimahai Kalifikatzaileko kideak elkartu dira (34/2024 Alkate Ebazpenaren bidez, apirilaren 2koa, izendatuak).
Epaimahai kalifikatzaileak izangai hau kontratatzeko proposamena egin du, bete beharreko plaza kopuruan puntuaziorik handiena duen eta plazaren baldintzak betetzen dituen izangaia delako:
SARALEGUI OCHOTORENA, IDOIA
Lanpostu hutsa: administrari ofiziala.
Deskargatu hemen akta ofiziala
ERANSKINAK:
- Udal administrari ofizial lanposturako merezimenduen behin betiko emaitza [2024-05-08]
- Administrari ofizial lanposturako merezimendu lehiaketaren behin behineko emaitzak [2024-04-11]
- Administrari ofizial lanposturako behin betiko zerrenda onartu dugu [2024/04/03]
- Administrari ofizial lanposturako behin behineko zerrenda onartu dugu [2024/03/12]
- Udal administrari ofiziala merezimendu-lehiaketaren bidez hautatzeko lan deialdia [2022-11-29]
- Deialdiaren oinarriak [2022-12-12]
- Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitarapena [2022-12-12]
- I. Eranskina: Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula [2022-12-12]
- II. Eranskina: Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua [2022-12-12]
- III. Eranskina: Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduen autobaloraziorako agiria [2022-12-12]
- Larraungo Udaleko administrari ofizial izateko lan eskaintzerako euskara frogak [2024-2-29]