BERDINTASUN ZERBITZUA

MANKOMUNITATEKO BERDINTASUN ZERBITZUA

Mankomunitateko berdintasun zerbitzua martxan da!

Berdintasun zerbitzuak emakume* eta gizonen* arteko berdintasuna sustatzeko neurriak sortzen ditu, gainera, udaletako jardunean berdintasuna zeharka txertatzen laguntzen du gainontzeko udal zerbitzuekin elkarlanean arituz. Horrez gain, herrietako eragile askorekin, talde feministekin, elkarte ezberdinekin, eskolekin, kultur eta kirol espazioekin elkarlanean ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte.

Kontaktuan jartzeko: 

  • berdintasuna@mendialdea.eus
  • 609654684

LARRAUNEN ERASO SEXISTARIK EZ

LARRAUNEN ERASO SEXISTARIK EZ

Festetan ere, bai baiezkoa da eta ez ezezkoa

Larraungo Udalak eraso sexistarik gabeko festen aldeko aldarria egiten du. Horregatik, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI/NABI), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) eta Hezkuntza Departamentuak, aurreko edizioetan bezala, indarkeria sexista prebenitzeko kanpainarekin bat egiten du. Kanpaina horren helburua, errespetuaren eta tratu onaren garrantzia azpimarratzea da edozein harreman motatan, unea eta tokia edozein direla ere. Horregatik, errespetua da planik onena jaietan ere.

 

“Mugak onartzearen plazeraz gozatu; Gauza bera nahi izatearen plazeraz gozatu”

UZTAILEKO KULTURA ETA AISIALDI AGENDA

UZTAILEKO KULTURA ETA AISIALDI AGENDA

 

Hau da uztaileko kultura eta aisialdi agenda. Hilabete honetan zinema, musika eta festak izanen ditugu. Ongi pasa!!

LARRAUNGO EGUNA 2026 LARRAUNGO INGURUTXOA

Larraungo Eguna 2026

Larraungo ingurutxoa 

 

Larraungo ingurutxoa dantzatzen ikasteko saioa. Ekainaren 8an izanen da, arratsaldeko 18:00etan Gabari Gune Irekian.

LARRAUNGO EGUNA 2026 HERRI BAZKARIA

Larraungo Eguna 2026

HERRI BAZKARIA

 

Txartelak AEK euskaltegian salgai egonen dira ekainaren 8ra arte!

Menua:

Helduak (22 urtetik gorakoak) 28 euro eta gazteak (14-22 urte bitarte) 22 euro:

  • Entsalada mixtoa
  • Piper beteak
  • Karrillerak
  • Tarta izozkiarekin
  • Kafea, kopa
  • Ardoa, sagardoa, ura

Haurrak (14 urtera arte) 13 euro:

  • Makarroiak tomatearekin
  • Albondigak saltsan
  • Izozkia
  • Ura

EKAINEKO KULTURA & AISIALDI AGENDA

Ekaineko kultura eta aisialdi agenda

 

Hemen dago ekaineko kultura eta aisialdi agenda! Gauza ugarirekin dator ekaina: musika, zinea, kirola… eta festak!!

UDAKO LUDOTEKA ETA KIROL UDALEKUA

Udako ludoteka eta kirol udalekua

 

Ludoteka: HH 1 eta LH 6

Kirol udalekua: LH1 eta DBH 2

Izena emateko epea: maiatzak 25-ekainak 5

Informazio gehiago:

Euskara Zerbitzua (Ludoteka): 948 504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Plazaola Kirolgunea (Kirol udalekua): 948 507377 / plazaolakirolgunea@gmail.com

 

NAFARROAKO ITZULIA LARRAUNEN

Bihar, maiatzak 28, Nafarroako Itzulia Larraunera iritsiko da!

Bihar emanen zaio hasiera 2026ko Nafarroako Itzuliari. Lehenengo etapa Hiriberrin, Arakilen, hasi eta Oderitzen bukatuko da, Larraunen. 

Kirola, paisaia eta gure herrien nortasuna batuko dira etapako azken kilometroetan.
Naturak, historiak eta bertako bizimoduak bat egiten duen tokian txirrindularitzaren emozioaz gozatzeko aukera izanen dugu.

Sinetsita gaude horrelakoak beharrezkoak direla, kirol herrikoia, lurralde kohesioa eta partehartzea indartzen dutelako. Beraz, anima zaitez eta zatoz animatzera!

 

ABIZENA ERE EUSKARAZ

Abizena ere euskaraz!

Euskal abizenak badituzu baina agiri ofizialetan erdal grafiarekin idatzita badituzu, euskaratzea oso erraza da; erroldatuta zauden udaletxean egin dezakezu, ondoko agiriak aurkeztuta:

1.- Nortasun agiriaren fotokopia
2.- Jaiotza ziurtagiria
3.- Errolda agiria
4.- Familia liburua (seme-alabarik baduzu edo ezkonduta bazaude)

LARRAUNGO WHATSAPP INFORMAZIO KANALEAN ALTA EMAN

Larraungo WhatsApp informazio kanalean alta eman!

Informazio interesgarria eta praktikoa jaso nahi baduzu: Kultur agenda, Udalaren abisuak, enplegu publikorako eskaintzak… 621 299 301 zenbakia kontaktuetan gorde eta “ALTA” bidali. Horrela, ostegunero mezu bat jasoko duzu informazio guztiarekin.

 

Gainera, hurrengo sare sozialetan informazioa jartzen dugu:

Instagram: @larraungoudala

Facebbok: Larraungo Udala

X: @LarraungoUdala