Skip to content

Mendialdea Mankomunitatea

Mendialdea Mankomunitatea gure eskualdean sortzen diren hondakin solidoen bilketaz eta kudeaketaz arduratzen da. Birziklapenaren garrantziaz jabetuta, herri guztietan papera (edukiontzi urdina), ontziak (horia), errefusa (berdea), sukaldeko olioa (laranja) eta beira (iglu formako berdea) bereizteko aukera ematen du. Horiez gain, azkenaldian konpostaren inguruko lanketa egiten ari da. Helburua, epe motzean, materia organikoa bertatik bertara kudeatuz eta ongarria eskuratuz, herri guztietan konpostagailuen sistema abian jartzea da.

Arropak biltzeko edukiontzi bat ere badago, Lekunberriko frontoiaren ondoan.

Tamaina handiko hondakinen kasuan, mankomunitatera deitu behar da hauek jasotzera etortzeko eskatuz. Ondoren, Traperos de Emauseko kideek zuzenean etxeetan jasotzen dituzte. 

Beste hainbat material birziklatzeko aukera ere badago, Birziklatzeko Gune Mugikorraren bidez. Furgoneta bat herriz herri ibiltzen da -herri bakoitzean egun batzuk igaroz- eta ondorengoak birziklatzeko aukera eskaintzen du:

  • Aerosolak/espraiak
  • Garbiketako produktuak
  • Tonerrak eta inprimigailurako kartutxoak
  • Pinturak eta bernizak
  • Motoreetako olioak
  • Fluoreszenteak
  • Kontsumo txikiko bonbilak
  • VHS, CD, DVD eta kaseteak
  • Tresna elektrikoak
  • Landa eta baratzetako botikak
  • Pilak eta metagailuak
  • Merkuriozko termometroak

Informazio gehiago

Helbidea eta kontaktua