Skip to content

Gabari - gune irekia

Gabari gune irekiaren sorrera herritarren eskutik izan da eta bere etorkizuna ere hala izango da. 2020ko udaberrian parte hartze prozesua burutu genuen eta Larraungo Udaletxeko 2. solairuan kokatu zitekeen erabilera anitzeko espazio baten beharra ikusi genuen.

Gune berri hau Larraunek orain arte zuen gabezi eszeniko bat betetzera dator, baita herrietan kontzejuek dituzten espazioak osagarritzera ere, bailarako aukerak indartuz eta biziberrituz.

FITXA TEKNIKOA

· Espazio diafanoa: 84m2 > aforoa 84 pertsona
· Sarrera: 24m2
· Biltegia: 12,9m2
· Bulegoa 1: 12,3m2
· Bulegoa 2: 16m2
· Komunak

EKIPAMENDUA

· Interneterako konexioa (wifi)
· Agertokia
· Mahaiak eta aulkiak
· Soinu ekipoa
· Proiektorea
· Koadroak zintzilikatzeko errailak

Parte hartu!

Gune irekiak ateak zabaldik ditu, zurea da giltza! Bertan ekimen bat antolatu nahi baduzu bidali zure proposamena euskarakultura@larraun.eus helbidera edo zatoz zuzenean Udaletxera.

Helbidea eta kontaktua

Udaletxeko 2. solairuan gune ireki bat sortzeko proiektua 2014-2020 Landa Garapen Programarekin (PDR 2014-2020) kofinantzatua izan da, Europar Batasuneko FEADER fondoen eta Nafarroako Gobernuaren tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital-transferentzien aparteko funtsaren laguntzarekin (13/2020 Foru Legea).