Bi modu daude Gorritira iristeko: bata, A-15 autobidea Gipuzkoako norabidean hartuta Azpirotz atzean utziz; bestea, Uitziko herriko plazatik goruntz doan errepidea hartuta, portua zeharkatuz. Herria 680 metro inguruko garaieran dago kokatua, haran txiki baten behekaldean eta 89 biztanle ditu (INE 2019).
Gorritiko etxe gehienak XVIII. mendekoak dira eta bailarako edo berezko armarriez josiak daude. San Bartolome eliza XVIII. mende bukaerakoa da eta 2 arkuko eliz-ataria du. Horrek, aurreko elizaren XVII. mendeko ataria gordetzen du. Bestalde, herri sarreran, pilotaleku estalia du.
Autobiako beste aldean, mendi tontor batean eta Arriberekin muga eginez, Santa Barbara baseliza dugu. Bertan, garai batean, Gorritiko gaztelua kokatzen zen, zeinak Nafarroako muga zaintzen zuen. Inguruan, karlistadetan aterpe gisa erabili izan zen koba bat dago.
Azken Berriak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Ohar hau onartuz gero, cookie-ak erabiltzeko zure baimen esplizitua ematen diguzu. Cookie politika