Skip to content

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Irurtzungo osasun-eskualdeko herritarren gizarte beharrei erantzuteko zerbitzua da. Horren helburu nagusia herritarren bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, bere lan-ildo nagusiak ondoko hauek dira: 

  • Harrera eta orientazioa: Biztanle guztiei zuzendua. Gizarte arloari lotutako informazioa, orientazioa eta jarraipena eskaintzen ditu, pertsonen bizimodua hobetzeko helburuz.
  • Gizarteratzeko laguntza: Gehienok bizi garen ongizate-egoera eta gizarte parte-hartzean sartzeko oztopo eta muga ugari dituzten pertsonei zuzendua. Laguntza, orientazio pertsonala, eta lan-esperientzia eskaintzen dizkie laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonei, besteak beste.
  • Familia, gazte eta umeei arreta: Gazteriarekin arriskuak murrizteko eta saihesteko eta bizimodu osasungarria bultzatzeko jarduerak. Familiei laguntza, informazioa eta orientazioa eskaintzen dizkie, hezkuntzarekin eta beste gai batzuekin lotutako kontuen gainean.
  • Autonomiarako zailtasunak dituzten pertsonei laguntza: Programa honen helburua mendekotasun egoerak saihestu eta bere kabuz moldatzeko zailtasunak dituzten edo izateko arriskuak dituzten pertsonei (adinduei, ezgaitasunak dituztenei…) laguntza ematea da, bere ingurunean egon daitezen. Laguntza eskaintzen zaie egoera horiei aurre egiteko.

Helbidea eta kontaktua