Euskara Zerbitzua
Iparmank euskara kudeatzeko Nafarroa Iparraldeko mankomunitatea da. Larraunaldeko euskara zerbitzua mankomunitate horren baitan kokatzen da, eta bulegoa Larraungo Udaletxean du. Bere eginkizun nagusia euskara normalizatzeko eta indartzeko lana planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea da.
Gainera, lan hori euskararen munuan aritzen diren beste eragile batzuekin batera egiten du (euskaltegia, ikastetxeak, euskaltzaleak, kultur taldeak…).
Informazio gehiago
Helbidea eta kontaktua
-
Larraungo Udaletxea
Gabari Plaza, 1
31878 MUGIRO - LARRAUN - 948 50 44 00
- larbeleareuskaraz@iparmank.eus
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 14:30etara
- Asteazkenetan Araitz-Betelura joaten da teknikaria eta astearte eta ostegunetan Lekunberriko Udaletxera.
Bestalde, Larraun, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) partaide ere bada. Horren bidez, gure udalerriko bizitza soziala, publiko zein pribatua, euskalduntzeko bidean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen dugu, baita horretarako baliabideak jaso eta eskaini ere.
Informazio gehiago eskuratzeko