Baraibar
Baraibar
“Baraibar, lainoa bar-bar”
Larraundik Aralarrera doan errepide nagusitik joanda, bidean, Baraibar dugu. 80 biztanleko (INE, 2019) herri honetako etxeak maldan hedatzen dira, itsasmailatik 640 metroko bataz besteko garaieran.
Herriaren erdialdean, jolastokia eta pilotaleku estalia ditu. Azken horretatik, pilotari profesionalak ere atera dira; besteak beste, Galarzatarrak. Pilotalekuaren ondoan, San Migel eliza dago, XVIII. mendekoa. Herriko etxe gehienak XVIII eta XIX. mendeetakoak dira, handiak, bereiziak eta bi edo lau isuriko teilatudunak, zonaldeko tipologiari jarraiki. Hauetakoren batek silarri-oinarriaren gainean zurezko egitura du eta askok aurrealdean bailararen armarria dute.
Baraibarren inguruak oso politak dira paseatzeko. Ibilbide polit horietako bat, autoz ere egin daitekeena, pistan barna errepikagailuraino doana da, Araitz bailara eta Malloakeko malkar ezin ederragoak bistan ditugula. Bestalde, Iribasera doan ibilbidea ere polita da, larreen artetik doan bide lauagoa.