Cederna-Garalur Garapen Agentzia
Cederna-Garalur Garapen Agentzia
Nafarroako mendialdean lan egiten duen tokiko ekintza-taldea da Cederna-Garalur.
Bere helburua Nafarroako Mendialdearen gizarte- eta ekonomia-garapena bultzatzea da, bertako gizarte- eta ekonomia-eragileekin elkarlanean. Horrela, herritarren bizi-kalitatea hobetuko duten toki-garapeneko estrategiak abian jartzen ditu, herritarrak landa-eremura erakartzeko eta bertan direnek bertan jarraitzeko.
Horretarako, tokiko erakunde zein herritarrekin egiten du lan:
- Tokiko erakundeekin:
- Horiek sustatzen dituzten proiektuetan aholkularitza eskeintzea.
- Zonalderako interesgarriak diren proiektuetan edo ekimenetan parte hartzea.
- Biztanlegoarekin:
- Empresa edo negozio bat martxan jartzeko asmotan dabilenari bere ideia aurrera ateratzeko aholkularitza ematea; hau da, enpresa-ideia horren bideragarritasuna aztertzea, bete beharreko legadiaren, enpresa-ereduen eta egin beharreko tramitazioen berri ematea…
- Arlo administratibo, juridiko, fiskal, kontable, tekniko eta abarrean aholkularitza) eta azkenik, balizko enpresaren finantziaziorako jaso litezkeen dirulaguntzaren inguruan informazioa ematea.
- Enpresa, negozioa edo aktibitate ekonomikoa abian duenari, berau aldatu, handitu, langileak hartzeko… laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaio.
Informazio gehiago
Helbidea eta kontaktua
- Eskualdeko arduraduna: Elena Irigoyen
- 617 60 93 28
- mendialdea@cederna.es
Ordutegia
- 8:30etatik 15:00etara (aldez aurretik deitu)
- Lekunberriko Plazaola Geltokia. Astelehena eta asteartea
- Ultzamako Udaletxea. Asteazkena.
- Leitzako Udaletxea. Osteguna eta ostirala