Skip to content

Astitz

Astitz

Alli eta Oderitz artean hedatzen den goi-bailara honetako erdialdean Astitz herria dago, 680 metroko garaieran. 34 biztanle daude bertan zentsatuta (INE, 2019). Herriaren erdialdean, pilotaleku eta plaza irekia du, baita parkea ere. Gainera, parke ertzetik beherantz doan bidetik joanda, garai batean garbilekua zena ikus daiteke, txoko lasai batean.

Kontzejuaren eremuko mendebaldean, ia Allirekin muga eginez, Mendukiloko leizezulo handia dago; hain dira ederrak bertako salak eta korridoreak, ezen, 2005ean bisitariak sartu ahal izateko egokitu zen denbora luzez mendiko ukuilu gisa erabilitakoa. 

Arkitekturari dagokionez, bertako Pedro Donearen eliza da aipagarriena, zeina XVII. mendean eta, batez ere, XVIII.ean egindako berrikuntzen ondorioz, estilo barrokokoa da; hala ere, bataiarri gotikoa gordetzen du. Horregatik, litekeena da Erdi Aroan eraiki izana. Elizaren inguruan dauden etxeak, XVIII eta XIX. mendekoak, handiak dira eta bakarren bat jauretxe itxurakoa, Juangenea kasu; azken horren erdialde osoa silarrizkoa da, atetik armarriraino, atikopea eta leihoen inguruak barne.

Interesgarria

Azken Berriak