Eguneko Zentroa
Eguneko Zentroa
Egunez adineko pertsonei arreta integrala eskaintzen dien baliabide soziosanitario bat da. Hainbat helburu lantzen dira bertan:
- Autonomia eta funtzionalitatea sustatu
- Gaitasun kognitibo, funtzional eta sozialak indartuz dependentzia saihestu
- Autoestimu eta ongizate emozionala hobetu
- Parte hartze komunitarioa eta integrazioa erraztu
- Ikasketa berriak sortu zein gai anitzen inguruko informazioa erraztu
- Orientazioan laguntzeko aukera eman.
Bestalde, goiko pisuan, tutoretzapeko 6 etxebizitza daude, haietako lau indibidualak eta beste biak, bi pertsonentzako egokituak. Hauek erabiltzeko baldintzak betetzen dituzten pertsona edo familia-unitateei esleitzen zaizkie etxebizitza hauek alokairu moduan, deialdi publiko baten bitartez eta baremo bat aplikatuz.
Helbidea eta kontaktua
- Artzanegi kalea, 21, P.K. 31870, Lekunberri
- 948 98 04 37
- cdlekunberrilarraun@gmail.com
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara