Ez galdu apirileko kultura eta aisialdi agenda

Neguari agur esan eta udaberri bizia dator geure eskualdera. Apirilean zehar hamaika egitasmo antolatu dira Larraunen, parte hartzeko deia luzatu nahi duzugu. Literatura eta musika emanaldiak, zinema, haurrentzako tailerrak, mendi irteerak… Ez galdu aukera eta bertaratu zaitez!

Apirilaren 5ean, haurrek euskaraz bai!

Apirilaren 5ean haurrentzako tailerra eskainiko da Iribaseko frontoian Euskara Zerbitzuaren eskutik. LH 1-6 ikasturte arteko haurrei bideratua dago eta arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak arte antolatuko da, Amets harrapakaria izenpean. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a da eta larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbidera idatziz egin beharko da.

Eman izena euskal dantza saioetan!

Euskal dantzetan aritu eta aditu bihurtu nahi? Dantza-jautziak, jotak, arin-arina, zortzikoa eta ingurutxoa menperatu nahi badituzu apiriletik aurrera aukera bikaina duzu, euskal dantza saioak eskainiko baitira doanik Gabari Gune Irekian.

Apirilaren 7tik ekainaren 9a arte eskainiko dira saioak, astelehenetan. 18:00tan ikastaroak antolatuko dira eta 19:00etan saio irekiak. Izen-ematea doakoa izango da, baina martxoaren 31a arte egongo epea inskripzioa egiteko. Bi modu daude horretarako, 621 15 04 55 telefonoan edota kultura@lekunberri.eus helbidera idatzita.

Hemen da martxoko kultura eta aisialdi agenda

Emakume Langilearen eguna ospatzeko ekintzak, zinea, antzerkia, inauteriak, mendia, musika eta gehiago! Ez galdu Aldatz, Arruitz eta Baraibarko ihoteak, Ttutturreren mendi irteera edo Lekunberriko Krossa.