Skip to content

Udal administrari ofiziala merezimendu-lehiaketaren bidez hautatzeko lan deialdia

Udal administrari ofiziala merezimendu-lehiaketaren bidez hautatzeko lan deialdia

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Larraungo udal administrari ofiziala merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia martxan da, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei jarraituz.

Larraungo alkate udalburuaren Ebazpena

Larraungo Alkate udalburuaren 2022ko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Aipatu ebazpena 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, argitaratu zen.

Osoko bilkuraren 2022ko azaroaren 8ko Erabakiaren bidez, toki erakunde hau osorik atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, salbu: 4. eta 11. artikuluei dagokienez, iritzi baita Foru Komunitateko Administrazioari dagozkiola; 7.a.3) puntuari dagokionez, bakarrik baloratuko baitira beste administrazio publiko batzuetan lanpostu berean egindako zerbitzuak; eta garbitzailearen lanpostuari dagokionez, 7.b.2 artikulua izan ezik -atzerriko hizkuntzen puntuazioari buruzkoa- izan ere lanpostu horretan ez da puntuatuko atzerriko hizkuntzen ezagutza.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, ERABAKI DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.
2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mugiron, Larraunen, 2022ko azaroaren 29an; alkatea, Mikel Uharte Martija jauna.

 

ERANSKINAK: