Iritsi da eguna! Ostiralean 18:00etan Baraibarko Harrilatz Boulder aretoaren inaugurazioa izango dugu. Hura probatzeko aukera, bide ezberdinak nola egin ikasi eta Lunch txiki bat egingo dugu.
Bailararen garapen urbanistiko jasangarrirako bi hitzarmen sinatu ditugu Aierdi lehendakariordearekin
Nafarroako Gobernuak Udal Plan Orokorra idazten lagunduko digu eta 450.000 euro emango dizkigu Azpirotzen, Etxarrin eta Oderitzen erabiltzen ez diren hiru etxebizitza alokairurako birgaitzeko.Continue reading
Larraungo herrietan energia komunitateen sorrera bultzatzeko tailerra
Ba al dakizu komunitate energetikoak zer diren? Energia trantsizioan duten garrantzia erakutsi eta zure herrian komunitate bat sortzeko herritarren parte hartzea bultzatu nahi dugu, zatoz larunbateko tailerrera eta kontatuko dizugu.Continue reading
Etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntza berriak aurkezteko bilkura irekia
Datorren ostegunean, apirilak 7, 18:30tan Arakilgo Udaleko Pleno Gelan (Foruen Plaza 4, Irurtzun) egingo den bilera informatibora gonbidatu nahi zaitugu.Continue reading
Jasangarritasun teknikarientzako formakuntza
Aurreko urteko Lizarraldean izandako esperientzia onaren ondoren, aurten, Nafarroa Ezagutu Sareak JASANGARRITASUN TEKNIKARIAK prestatzeko formakuntza bultzatuko du aurten gure zonaldean (Sakana-Plazaola-Bidasoa-Leurtza).Continue reading
Trantsizio energetikoa bultzatzeko laguntzei buruzko lan saioa
Datorren martxoaren 7an, astelehenean, Plazaola Patzuergoan hitzaldi informatiboa izanen da Udaletxe eta herritarrei zuzentzen dien trantsizio energetikorako diru laguntzak azaltzeko.Continue reading
Mendiko sagarrondoari lotutako ikastaroak
Gure inguruan sagarrondoen inguruan egon eta dagoen harremana dela eta, 4 saio edukiko dituen ikastaro bat martxan jarri du Cederna-Garalurrek Intiaren laguntzarekin.Continue reading
Hitzarmen berri bati bidea errazteko Lekunberriko Udalak duen zorra kitatzeko proposamena adostu du Udalbatzarrak
Lekunberriko Udalak duen 126.413,29€-ko zorrari erdibideko irtenbide bat emateko proposamena adostu du aho batez Larraungo udalbatzarrak bailararen mesedetan eta herritarren egungo beharrak aseko dituen hitzarmen berri bat egiteko helburuarekin.Continue reading
Parte hartu ezazu bide berdeari buruzko galdetegian
Plazaolako bide berdeak inguruko herrietan duen eragina aztertzeko inkesta martxan jarri dute. 5 minututan erantzuten da eta otsailaren 1era arte dago epea.Continue reading
Errazkin, Arruitz eta Alliko argiteria LED teknologiarekin berrituko dute urtarrilean
Larraungo Udalak 6.500 euroko diru-laguntzarekin bultzatu du ekimen jasangarria eta ekimen honekin Udalak 2019an hasitako bideari jarraipena eman dio.Continue reading