Skip to content

Mendialdeako Aktibazio Sozioekonomikorako Plana zurekin batera

Mendialdeako Aktibazio Sozioekonomikorako Plana zurekin batera

Mendialdeko udalak, Plazaola Patzuergoa eta Cerderna Garalur biltzen dituen egitasmoa diagnostiko fasea bukatzen ari da eta 5 sektore estrategiko identifikatu ditu.

Ekainaren 1ean Mendialdea Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikoko Planaren Talde Eragilearen 3. saioan Arano, Areso, Araitz, Atetz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitzako Udalak, Plazaola Partzuergoarekin eta Cederna Garalurrekin bildu gara.

Nafarroako S4 Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren ildotik aztertutako 8 sektore ekonomiko estrategikoren diagnostikoa baliozkotzeko balio izan zuen bilerak. Egindako azterketaren ondoren, zonalderako potentzialtasun handiena duten 5 sektoreak hautatu genituen eta horien gainean ekintza plan bat egingo da: Elikadura Osasungarria, Energia Berdearen Industria, Industria zentzu zabalean, Turismo Jasangarria eta Ostalaritza eta Merkataritza.

Horretarako, sektore hauek zuzenean ezagutzen dituzten funtsezko pertsona eta erakundeekin Living Lab bat (ideien laborategi esperimentala) egingo da sektore estrategiko bakoitzeko. Sektoreak zuzenean ezagutzen dituzten pertsona eta erakundeek parte hartuko dute topaketa hauetan sektore horiek hurrengo urteetan bultzatzeko ekintzak diseinatzeko.

Parte hartu nahi duzu?
CEDERNAren webgunean sar zaitezke, bertan parte hartzeko postontzia eta proiektuari buruzko dokumentazioa aurkituko dituzu. Harremanetarako mezu elektroniko bat ere ahalbidetu da: mendialdeaplana@cederna.es

Eskerrik asko!