Skip to content

Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (PACES) onartu dugu udalbatzarrean

Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana (PACES) onartu dugu udalbatzarrean

PACES onartu ondoren, Larraungo Udalak badu bere ibilbide-orria datozen urteetan bere ekintza klimatikoa hedatzeko.

Nafarroako Gobernuaren LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak %100ean finantzatutako ekimen honen bidez, tokiko gobernuek berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuarekin bat egiten dute, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko ikuspegi komuna hartzen dute, baita pobrezia energetikoarekiko jarrera ere. Konpromisoa honetan datza:

1) Berotegi-efektuko gasen emisioak gutxienez %40ean murriztea hemendik 2030era bitarte, bereziki energia-eraginkortasuna hobetuz eta energia-iturri berriztagarriak gehiago erabiliz.
2) Erresilientzia handitzea, klima-aldaketaren ondorioetara egokituz.

Klima eta Energia Jasangarrirako Plana (PACES) beste udalerri batzuekin batera egiteko, Mendialdeko Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Plan Bateratua egiteko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuen udal honek. Hitzarmen honetan hartutako konpromisoen arabera, NASUVINSA-Lursareak lan teknikoak eta herritarren parte-hartzea zuzendu ditu, Udalekin eta Tokiko Ekintza Taldeekin koordinatuta.

Horren ondorioz, diagnostiko bat egin da eta, besteak beste, Larraun eremu bioklimatikoa aldatzeko arrisku handian eta paisaiaren arrisku handian dagoela erakusten du (ikusi fitxa). Era berean, nahiz eta Larraunen 2005 eta 2019 artean CO2 isurketak herena murriztu diren (-%31,5), eta garraioa izan da isurketa horien iturri nagusia, neurriak hartzen jarraitu beharra ikusten da.

Jarduera-ildoak
Ekintza-planak 8 jarduera-ildo ditu:

1. Ekintza klimatikoa Administraziotik
2. Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarria
3. Mugikortasun iraunkorra eta zero emisio
4. Klima-aldaketari egokitutako hirigintza
5. Hondakinak prebenitzea eta kudeatzea, eta ekonomia zirkularra bultzatzea
6. Ingurune naturala, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza
7. Uraren kudeaketa integrala
8. Klima-aldaketarekin lotutako gaixotasunak eta osasunaren gaineko ondorioak prebenitzea

PACES onartu ondoren, Larraungo Udalak badu bere ibilbide-orria datozen urteetan bere ekintza klimatikoa hedatzeko. Eraginkortasun energetikoari dagokionez, proposatutako neurrietako bat partekatutako kontsumorako eguzki-plakak instalatzea da. Horregatik, apirilean lehen urratsa eman zen, energia-kontsumoko komunitateei buruzko prestakuntza-tailer batekin.

Ildo horretan, eraikin publiko komunitarioen eraginkortasun energetikoan jardutea ere planteatzen da, hala nola Ibarberri Eskolan, Mitxausenea Kultur Etxean, Kiroldegian eta Eguneko Zentroan; Larraungo Udalean bertan 2019an egin zen bezala, eguzki-plakak eta LED argiztapena jarrita.

Mugikortasunari dagokionez, garrantzitsua da ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzea. Horretarako, karga-puntu bat jarri da Larraungo Udalaren kanpoaldean, eta garraio publikoaren erabilera sustatu nahi da. Ildo horretatik, Larraungo Udala taxi-proiektu pilotu bat lantzen ari da Nafarroako Gobernuarekin batera, eta, horrez gain, partekatutako ibilgailuaren erabilera sustatzen ari da KudeaGO aplikazioaren bidez.