Astean 30 orduko lanpostua da eta martxoaren 8ra arte kurrikulumak aurkezteko epea zabalik da.
LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN EGUNEKO ZENTRURAKO GEROKULTOREA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA.
Lanbide maila: Gerokultorea
Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentrua
Ordutegia: Lanaldi partziala. Astelehenetik ostiralera, 6 ordu egunean.
Lan hitzarmena: Estatuko zerbitzu eta mendeko pertsonen lan hitzarmena. Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.
Lan-eskaintzaren funtzionamendua: Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.
Eginkizunak: Funtzio nagusiak honakoak izango dira:
- Erabiltzaileei beren kabuz egin ezin dituzten eguneroko jardueretan laguntzea eta zaintzea.
- Prebentzio , okupazionalak eta aisialdi-jarduerak planifikatzen, antolatzen eta gauzatzen laguntzea.
- Erabiltzaileen higiene pertsonala mantentzea.
- Eskatzen zaizkion eginkizunak bere funtzioekin erlazionatuak edo bere titulazioarekin,gaikuntza edo gaitasun profesionalarekin erlazionatuak.
Ezinbestekoa:
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi mailako teknikariaren ikasketak / Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria / Erizaintzako laguntzailea
- Taldean lan egiteko gaitasuna eta borondatea izatea.
- Pertsona erabakitzailea eta lan egiteko borondatea duena izatea.
- Euskara: Ulermen eta elkarrizketa maila altua.
Baloratuko da:
- Hirugarren adinekoekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona eta diskretua izatea.
- Elkarrizketa pertsonala euskaraz egingo da.
Aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 8a arte. Elkarrizketa pertsonalak martxoaren 11ko astean egingo dira.
Aurkezteko datuak hauetako lekuren batean:
- E-maila: cdlekunberrilarraun@gmail.com
- Harremanetarako Telefonoa: 948.98.04.37 / 616.397.044 Silvia