Skip to content

Larraungo bailaran alokairu sozialeko etxebizitza eskatzeko epea ireki da

Larraungo bailaran alokairu sozialeko etxebizitza eskatzeko epea ireki da

Larraungo Udalak Larraungo Bailarako Etxarri eta Azpirotz-Lezaeta herrietan etxebizitzak alokairu sozialean eskatzeko epea ireki du.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da, 14:00etan.

Eskabide orriak eta baldintzak Larraungo Udaleko Idazkaritzan kontsultatu ahal izanen dira, bai eta larraun.eus webgunean ere.