Azken Muga jaialditik datorren erakusketaren testuinguruan, ostiralean hainbat artistek Larraungo ikasleekin tailer bat egingo dute eta arratsaldean ‘Eskultura gaur egun Euskal Herrian’ izeneko hitzaldia izango da.Continue reading
‘Arnasguneak’ euskarazko antzerki sorkuntzarako beka eskatzeko epea zabalik
UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute. Continue reading
Terapeuta okupazionala edo psikologoa behar dugu
65 urtetik gorako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko profesionala behar dugu. Kurrikulumak urriaren 27ra arte jasoko dira, ikusi hemen lan deialdiaren xehetasunak.Continue reading
Larraunen salaketak jartzeko prozedura errazteko lanean da Foruzaingoa
Elkarreragin handiagoa lortzeko asmoz patruilak 2019tik Larraungo Udalera etortzen dira, 649144918 telefonoan hitzordua eskatuta, eta salaketak Internet bidez ere jar daitezke.Continue reading
Gabari gune irekia, Larraungo bilgune eszeniko berria martxan
Larunbatean herritarrekin batera Gabari gune irekia inauguratu genuen eta atzo asteartea inguruko ordezkari instituzionalei aurkeztu diegu.Continue reading
Gorritik eta Etxarrik aurkeztutako despopulazioaren aurkako proiektuek diru laguntza publikoa jasoko dute
Larraungo bailara bizigarriagoa izateko kontzejuekin elkarlanean aurkeztu genituen beste 8 proiektuentzako finantzazioa lortzen saiatuko gara.Continue reading
Larunbatean Gabari gune irekiko inauguraziora gonbidatuta zaude
Entzun al duzu Gabari gune irekiaz? Atea zabalik duen espazio berria da, ekimen anitzez, txikiez eta ez horren txikiez betetzeko prest dagoena. Guztion artean erabaki genuen espazio berri honen erabilera, baita gunearen izena ere, eta hemendik aurrera guztion artean edukiz betetzeko aukera izango dugu. Guztiona da giltza, baita zurea ere!Continue reading
Urrian agroekologia ikastaroa Gabari gune irekian
Nola lortu haziak eta nola egin mintegi ekologiko bat? Ura eta lurra herri ekimenak urrian Ester Montero adituarekin 12 orduko ikastaroa prestatu du Gabari gune ireki berrian. Izena emateko idatzi uraetalurrahe@gmail.com helbidera edo deitu 625 705 837 telefonora.Continue reading
Beotibarko batailaren 700. urtemuga nafar eta gipuzkoarren arteko adiskidetzea indartzeko balio izan du
Leitza, Berastegi, Lizartza, Larraun eta Lekunberriko Udaletako ordezkariak Ulia mendian bildu gara “inolako mugarik markatzen ez duen hegi baten bi aldeetako anai-arrebak” garela azaltzen duen adiskidetasun agiri bat izenpetzeko.Continue reading
Larunblai euskarazko aisialdi jarduera programan izena emateko epea zabalik
Ikasturte berriarekin batera Larunblai egitasmoa abiatuko da Larraunen, lehen hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarte ikasten duten haurrentzako euskarazko aisialdi jarduerak.Continue reading