Skip to content

Larunbatean Gabari gune irekiko inauguraziora gonbidatuta zaude

Larunbatean Gabari gune irekiko inauguraziora gonbidatuta zaude

Entzun al duzu Gabari gune irekiaz? Atea zabalik duen espazio berria da, ekimen anitzez, txikiez eta ez horren txikiez betetzeko prest dagoena. Guztion artean erabaki genuen espazio berri honen erabilera, baita gunearen izena ere, eta hemendik aurrera guztion artean edukiz betetzeko aukera izango dugu. Guztiona da giltza, baita zurea ere!

Hala, datorren urriaren 2an, larunbata, 18:00etan egingo dugun inaugura- ziora gonbidatu nahi zaitugu. Musikaz girotutako ekitaldi berezia izango da eta haurrentzako txokoa ere izanen da.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat.