Skip to content

Terapeuta okupazionala edo psikologoa behar dugu

Terapeuta okupazionala edo psikologoa behar dugu

65 urtetik gorako pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasuna prebenitzeko profesionala behar dugu. Kurrikulumak urriaren 27ra arte jasoko dira, ikusi hemen lan deialdiaren xehetasunak.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZA. AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ETA MENDEKOTASUNA PREBENITZEKO ZERBITZURAKO TERAPEUTA OKUPAZIONALA EDO PSIKOLOGOA KONTRATATZEKO DEIALDIA, BALDINTZA HAUETAN:

Modu anbulatorioan emandako zerbitzuak 65 urtetik gorako pertsonei, egoitzetan instituzionalizatuta ez daudenei edo eguneko zentro batera joaten ez direnei, eta honako hauek barne hartzen dituztenak: gaikuntza eta terapia okupazionala zerbitzua, estimulazio kognitiboko zerbitzua eta autonomia funtzionala sustatzeko, mantentzeko eta berreskuratzeko zerbitzua.

Lanbide maila: Terapeuta Okupazionala edo Psikologoa

Lekua: Lekunberri Larraun Eguneko Zentroa

Ordutegia: Astearte eta ostegunetan 16: 00-18: 30. Astean 5 ordu

Lan hitzarmena: Estatuko zerbitzu eta mendeko pertsonen lan hitzarmena.

Soldata: Zehazteke

Ezinbestekoa:
• Terapia Okupazionaleko gradua edo Psikologiako gradua
• Euskara: ulermen eta elkarrizketa maila altua.

Baloratuko da:
• Elkarrizketa pertsonala euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2021ko urriaren 27a arte. Elkarrizketa pertsonalak azaroaren 2-5ra bitartean egingo dira.

Aurkezteko datuak hauetako lekuren batean:
• E-maila: cdlekunberrilarraun@gmail.com
• Harremanetarako Telefonoa: 948.98.04.37 / 616.397.044 Silvia