Skip to content

‘Arnasguneak’ euskarazko antzerki sorkuntzarako beka eskatzeko epea zabalik

‘Arnasguneak’ euskarazko antzerki sorkuntzarako beka eskatzeko epea zabalik

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute.

  • Deskargatu hemen bekaren oinarriak.
  • Deskargatu hemen eskaera orria.

Arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzea izango da bekaren helburua. Gaur oinarriak ezagutzera eman dituzte eta izena emateko epea zabaldik da.

Guztira 23.000 euro jasoko ditu irabazleak, eta antzezlana sortzeko Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera izango du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute, eta bekaren antolatzaileek gutxienez beste hamar emanaldi ere lotuko dituzte.

Informazio gehiago: UEMA.