Skip to content

Larunblai euskarazko aisialdi jarduera programan izena emateko epea zabalik

Larunblai euskarazko aisialdi jarduera programan izena emateko epea zabalik

Ikasturte berriarekin batera Larunblai egitasmoa abiatuko da Larraunen, lehen hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarte ikasten duten haurrentzako euskarazko aisialdi jarduerak.

Larunblaik haurren hizkuntza erabilera ohituretan eragiteko helburua du, aisialdian oinarrituta eta horretarako bereziki prestatutako hezitzaileen laguntzarekin eta era guztietako ekintzak egiten dira.

Taldea hamabostean behin biltzen da, larunbat arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara, Gabari Gune irekian ( Larraungo udaletxea). Irailaren 15etik 30era egonen da Larunblain izena emateko aukera, Euskara zerbitzuan: larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948504400