URTXINTXA aisialdi hezitzaileen eskolaren eskutik euskarazko tailerrak izango dira uztailaren 12tik 15era 9:30etik 14:30era (azken egunean 10:00etik 18:00ra).Continue reading
Aralarko turismo gunerako informatzaile bat kontratatzeko baldintzen aldaketa
Hasierako deialdiak jasotzen zituen hizkuntza eskakizunak aldatu dira eta eskaintza eremua Iruñerria zabaldu da. Hala, kurrikulumak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte luzatu da.Continue reading
Erakusketa zaindaria kontratatzeko deialdia
Antoneako erakusketak zaintzeko pertsona bat behar da eta kurrikulumak ekainaren 24ra arte jasoko dira. Ikusi hemen xehetasunak lan deialdiaren xehetasunak.Continue reading
URGENTEA: Aralarren turismo informatzaile lanposturako lan deialdia
Uztailaren 1etik irailaren 30era Aralarreko informazio gunean lan egiteko pertsona bat behar dugu, izena emateko epea ekainaren 22ra arte luzatu dugu.Continue reading
Eguneko Zentrorako sukaldaria kontratatzeko deialdia
Ekainaren 30era arte kurrikulumak aurkezteko epea dago, ikusi hemen lan poltsa osatzeko deialdiaren ezaugarriak:Continue reading
Eguneko zentrorako gidaria kontratatzeko deialdia
Lekunberri-Larraun Eguneko Zentrorako gidaria behar dugu eta ekainaren 30era arte kurrikulumak aurkezteko epea dago. Ikusi hemen deialdiaren ezaugarriak:Continue reading
Udaletxeko areto berriaren izena aukeratzeko parte hartze prozesua martxan da
Ekainaren 15etik uztailaren 4ra izenak proposatzeko aukera dago eta, ondoren, uztailaren 5etik 18ra bozketa egunak izango dira.Continue reading
Herritarrekin zuzeneko komunikazioa hobetzeko WhatsApp difusio kanala martxan
Herritarrek beren intereskoak diren bailarari eta Udalaren ekimenei buruzko informazioa jasoko dute.Continue reading
Aralar mendilerroan turismo informatzaile lanpostu bat kontratatzeko deialdia
Larraungo Udalak, Sakanako Mankomunitatearekin eta Plazaola Partzuergoarekin elkarlanean, uztailean, abuztuan eta irailean Aralar mendilerrora iristen diren bisitariei arreta eta informazioa emateko pertsona bat oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko deialdia abiarazi du.
Langile honen funtzioa inguruko erabilera publikoari (jarduerak, ingurune naturala, zerbitzuak, etab.), inguruneko jardunbide egokiei eta inguruneaz gozatzeko gomendioei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematea izango da, inork natura-, kultura-, paisaia- eta ingurumen-balioak arriskuan jar ez ditzan. Horrekin batera, mendilerroaren eta bere ingurune geografikoko (Sakana eta Plazaola eskualdeak) eskaintza turistikoaren berri emango du.
Nafar Lansarek lanpostu honen sorrera diruz lagunduko du eta ekainaren 16ra arte dago deialdian izena emateko epea.
Oinarri orokorrak eta eskabide-eredua (pdf)*
* Oharra 2021/06/10
2.1.c) oinarriak erdi-mailako edo batxilergoko titulazioari erreferentzia egiten dio.
Larraunen bizi ahal izateko aukera berriak lantzen ari gara
Kontzejuekin elkarlanean Larraungo Udaletik despopulazioari aurre egiteko lanean ari gara, bailaran bizi nahi dutenek bertan geratzeko aukera berriak sortuz. Continue reading