Skip to content

Erakusketa zaindaria kontratatzeko deialdia

Lan eskaintza

Erakusketa zaindaria kontratatzeko deialdia

Antoneako erakusketak zaintzeko pertsona bat behar da eta kurrikulumak ekainaren 24ra arte jasoko dira. Ikusi hemen xehetasunak lan deialdiaren xehetasunak.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN ERAKUSKETAKO ZAINDARIA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Erakusketako zaindaria

Lekua: Casa Antonea Fundazioa

Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia astelehenetik larunbatera 18:00-20:00 eta igandeetan 12:00-14:00

Lan hitzarmena: Nafarroako Ostalaritza sektoreko hitzarmena

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
• Erakusketa zaintzea
• Erakusketaren edukia ezagutzea
• Erabiltzaileekin harremanetan jartzea

Ezinbestekoak:
• Euskara: ulermen- eta elkarrizketa-maila handia.

Baloratuko da:
• Batxilergoa edo goi-mailako maila, ahal dela, kultura-kudeaketan.
• Antzeko lanpostuan esperientzia izatea
• Elkarrizketa pertsonala: elkarrizketa pertsonala euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2021ko ekainaren 24a eguerdiko 14:00ak arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• E-posta: Lgeplazaola@gmail.com
• Telefonoa: 650071449 Amaia