Skip to content

URGENTEA: Aralarren turismo informatzaile lanposturako lan deialdia

Lan deialdia

URGENTEA: Aralarren turismo informatzaile lanposturako lan deialdia

Uztailaren 1etik irailaren 30era Aralarreko informazio gunean lan egiteko pertsona bat behar dugu, izena emateko epea ekainaren 22ra arte luzatu dugu.

Larraungo Udalak, Sakanako Mankomunitatearekin eta Plazaola Partzuergoarekin elkarlanean, uztailean, abuztuan eta irailean Aralar mendilerrora iristen diren bisitariei arreta eta informazioa emateko pertsona bat oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko deialdia abiarazi du.

Langile honen funtzioa inguruko erabilera publikoari (jarduerak, ingurune naturala, zerbitzuak, etab.), inguruneko jardunbide egokiei eta inguruneaz gozatzeko gomendioei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematea izango da, inork natura-, kultura-, paisaia- eta ingurumen-balioak arriskuan jar ez ditzan. Horrekin batera, mendilerroaren eta bere ingurune geografikoko (Sakana eta Plazaola eskualdeak) eskaintza turistikoaren berri emango du.

Nafar Lansarek lanpostu honen sorrera diruz lagunduko du eta ekainaren 22ra arte dago deialdian izena emateko epea.

Oinarri orokorrak eta eskabide-eredua (pdf)