Skip to content

Larraunen bizi ahal izateko aukera berriak lantzen ari gara

Larraunen bizi ahal izateko aukera berriak lantzen ari gara

Kontzejuekin elkarlanean Larraungo Udaletik despopulazioari aurre egiteko lanean ari gara, bailaran bizi nahi dutenek bertan geratzeko aukera berriak sortuz. Nola? Kontzejuen aspaldiko eraikin publikoetan (eskolan, ostatuan edota kontzeju-etxeetan) alokairuzko etxebizitzak sortzea bultzatzen ari gara. Iribasko proiektua dagoeneko Nasuvinsaren erantzunaren zain dago eta laster Alliko proiektua ere Nasuvinsari aurkeztuko diogu.