Skip to content

Udaletxeko areto berriaren izena aukeratzeko parte hartze prozesua martxan da

2020ko uda

Udaletxeko areto berriaren izena aukeratzeko parte hartze prozesua martxan da

Ekainaren 15etik uztailaren 4ra izenak proposatzeko aukera dago eta, ondoren, uztailaren 5etik 18ra bozketa egunak izango dira.

Larraungo Udaletxearen bigarren solairuan erabilera anitzeko areto bat eraikitzeko lanak urtarrilean hasi ziren eta abuztuan bukatuko dituzte. Hori dela eta, Udalak aretoari izena jartzeko ariketa parte hartzailea martxan jarri du “lehen unetik larraundar guztiak proiektu honen parte senti daitezen”.

Prozesu honek bi fase izango ditu, bata izenak proposatzeko eta bigarrena horien artean izena aukeratzeko. Lehen fasea ekainaren 15etik uztailaren 4ra luzatuko da eta udalak bi aukera eskaini ditu horretarako. Batetik Internet bidez egiteko aukera dago, komunikazioa@larraun.eus epostara bidaliz edota Larraungo Udalaren Instagram, Twitter naiz Facebookeko perfilei mezu pribatua bidaliz. Eta bestetik, modu presentzialean Udaletxean bertan izena aurkezteko modua ere izango da, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30ak arte.

Aukeraketa fasea
Uztailaren 5etik 18ra prozesu parte hartzailearen bigarren faseari ekingo zaio. Jasotako proposamen guztiak publiko egingo dira eta bozketarako bi aukera izango dira, berriro ere online eta offline bideak uztartuz. Batetik, udalaren Facebook orrian izen guztiak ikusgai izango dira eta erabiltzaile bakoitzak “atsegin dut” botoiaren bidez nahi dituen guztiak bozkatu ahal izango ditu. Bestetik, Udaletxean bozka emateko aukera ere izanen da aipatutako ordutegi berean.

Azkenik, Larraungo Udalak uztailaren 20an herritarrek erabilera anitzeko areto berriarentzako aukeratutako izena publiko egingo du.

EPEAK:
1. Fasea – Proposamenak jaso: ekainak 15 – uztailak 4
2. Fasea – Aukeraketa bozketa bidez: uztailak 5-18
Izena ezagutzera eman: uztailak 20