Skip to content

Eguneko zentrorako gidaria kontratatzeko deialdia

Eguneko Zentroa

Eguneko zentrorako gidaria kontratatzeko deialdia

Lekunberri-Larraun Eguneko Zentrorako gidaria behar dugu eta ekainaren 30era arte kurrikulumak aurkezteko epea dago. Ikusi hemen deialdiaren ezaugarriak:

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN EGUNEKO ZENTRURAKO GIDARIA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA.

Lanbide maila: Gidaria

Lekua: Lekunberri Larraun Eguneko Zentroa

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 7 ordu egunean. Ordutegia: 8:00-11:00 eta 13:00-17:00.

Lan hitzarmena: Estatuko zerbitzu eta mendeko pertsonen lan hitzarmena.
Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua: Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Ezinbestekoa:
• B gidabaimena.
• Euskara maila: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.
• Eskola-graduatua.

Baloratuko da:
• Gidari gisa esperientzia frogagarria izatea.
• Hirugarren adinekoekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona eta diskretua izatea.
• Elkarrizketa pertsonala euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2021ko ekainaren 30a arte. Elkarrizketa pertsonalak uztailaren 5-9ra bitartean egingo dira.

Aurkezteko datuak hauetako lekuren batean:
• E-maila: cdlekunberrilarraun@gmail.com
• Harremanetarako Telefonoa: 948.98.04.37 / 616.397.044 Silvia