Skip to content

Eguneko Zentrorako sukaldaria kontratatzeko deialdia

Sukaldari lan poltsa

Eguneko Zentrorako sukaldaria kontratatzeko deialdia

Ekainaren 30era arte kurrikulumak aurkezteko epea dago, ikusi hemen lan poltsa osatzeko deialdiaren ezaugarriak:

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA

Lanbide maila: Sukaldaria eta garbiketa lanak

Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentroa.

Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara izanen da.

Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
• Egunero erosketak egitea.
• Errezeta guztiak prestatzea, betiere, menuaren eta ezarritako kantitate, produktu eta materialen arabera
• Sukaldeko materialak eta lokalak zaintzea.
• Jakien kalitatea eta erabiltzaileen asebetetzea zaintzea.
• Zentroko garbiketa egitea: sukalde, komunak, gelak, bulegoak…

Ezinbestekoak:
• Sukaldari gisa esperientzia duela frogatzea.
• Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
• Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
• Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.
• Elikagaien maneiatzaile karneta.

Baloratuko da:
• Gutxieneko ikasketak: Eskola-graduatua edo derrigorrezko bigarren hezkuntza.
• Sukaldaritzako erdi-mailako titulua.
• Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
• Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2021ko ekainaren 30a arte. Elkarrizketa pertsonalak uztailaren 5-9ra bitartean egingo dira.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
• Telefonoa: 948.980437 / 616397044 Silvia