Skip to content

Pilates monitorea behar dugu

Pilates monitorea behar dugu

Pilates monitore bat kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia martxan jarri da eta kurrikulumak irailaren 12ra arte jasoko dira. Ikusi hemen lan deialdiaren xehetasunak.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN PILATES MONITORE BAT KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Monitorea

Lekua: Plazaola kirolgunea

Ordutegia: Lan ordutegia Astelehena eta ostegunak 16:00etatik 19:00etara.

Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa.

Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
• Jarduerak diseinatzea eta gauzatze.

Ezinbestekoak:
• TAFAD, CAFYD O PILATES monitorea titulua izatea.
• Pertsona erabakigarria izatea.

Baloratuko da:
• Edozein adinarekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona izatea, diskretua, enpatikoa, asertiboa eta jendearekin egoten gustatzea.

Aurkezteko epea: 2021ko irailaren 12a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
• E-posta: kirolmankomunitatea@gmail.com
• Telefonoa: 649 20 53 10 Laura