Skip to content

Trantsizio energetikoa bultzatzeko laguntzei buruzko lan saioa

Trantsizio energetikoa bultzatzeko laguntzei buruzko lan saioa

Datorren martxoaren 7an, astelehenean, Plazaola Patzuergoan hitzaldi informatiboa izanen da Udaletxe eta herritarrei zuzentzen dien trantsizio energetikorako diru laguntzak azaltzeko.

Nafar Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Sailak eta Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatu dituzte saioa hauek tokiko entitateetan energia trantsizioa bultzatzeko. Gure eskualdeko deialdia honakoa da:

Martxoak 7, 11:30- 13:00 – Plazaola Partzuergoa
Plazaola kalea, 21 LEKUNBERRI

Saioa internet bidez jarraitzeko aukera ere izango da, eman izena martxoaren 4ko 15:00ak baino lehen eta epostaz esteka jasoko duzu.

 Deskargatu laguntzen txostena.