Skip to content

Terapeuta okupazionala kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Terapeuta okupazionala kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 14an bukatuko da eta elkarrizketa pertsonalak urtarrilaren 15ko astean egingo dira.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA.
JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN TERAPEUTA OKUPAZIONALA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Terapeuta Okupazionala

Lekua: Lekunberri Larraun Eguneko Zentroa.

Ordutegia: Lanaldi partziala. Lan ordutegia astean bitan 9:30-13:30. 8 ordu astean.

Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren
arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
– Erabiltzaileen balorazio kognitiboak egitea.
– Zentroko jardueren plan orokorrean parte hartzea.
– Diziplina anitzeko gainerako taldeekin batera, erabiltzaileen ebaluazioan eta balorazioan parte hartzea eta BAP-a egitea.

Ezinbestekoak:
– Terapia Okupazionaleko gradua
– Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
– Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
– Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.

Baloratuko da:
– Hirugarren adinekoarekin lan-esperientzia izatea
– Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
– Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 14a arte. Elkarrizketa pertsonalak urtarrilaren 15ko astean egingo dira.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
– E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
– Telefonoa: 948.980437 / 616397044 Silvia