Skip to content

Pilates monitorea kontratatzeko lan deialdia

Pilates monitorea kontratatzeko lan deialdia

Saioak astelehen eta ostegunetan izango dira, 16:00etatik 19:00etara , eta irailaren 24ra arte lan poltsan izena emateko epa egongo da.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN PILATES MONITORE BAT KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Monitorea

Lekua: Plazaola kirolgunea

Ordutegia: Lan ordutegia Astelehena eta ostegunak 16etatik 19etara.

Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa

Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua: Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
• Jarduerak diseinatzea eta gauzatzea.

Ezinbestekoak:
• TAFAD, CAFYD O PILATES monitorea titulua izatea.
• Pertsona erabakigarria izatea.
• Euskara ulermen eta elkarrizketa maila handia. Elkarrizketan baloratuko da.

Baloratuko da:
• Edozein adinarekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona izatea, diskretua, enpatikoa, asertiboa eta jendearekin egoten gustatzea.

Aurkezteko epea: 2022ko irailaren 24a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
• E-posta: kirolmankomunitatea@gmail.com
• Telefonoa: 649 20 53 10 Laura