Skip to content

Pilates monitore bat kontratatzeko lan deialdia

Pilates monitore bat kontratatzeko lan deialdia

Arriben eta Areson pilates klaseak emateko monitorea behar da eta lan-poltsa sortzeko deialdia martxan da. Abenduaren 31ra arte kurrikulumak bidaltzeko epea dago.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN PILATES MONITORE BAT KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Monitorea

Lekua: Arribe eta Areso

Ordutegia: Lan ordutegia Astelehena eta ostegunak 16etatik 19etara.

Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa

Soldata: Zehazteke.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:  Jarduerak diseinatzea eta gauzatze.

Ezinbestekoak:
· TAFAD, CAFYD O PILATES monitorea titulua izatea.
· Pertsona erabakigarria izatea.
· Euskara ulermen eta elkarrizketa maila alta.

Baloratuko da:
· Edozein adinarekiko ekimena eta sentsibilitatea duen pertsona izatea, diskretua, enpatikoa, asertiboa eta jendearekin egoten gustatzea.

Aurkezteko epea: 2021ko abenduaren 31a arte.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
· Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
· E-posta: kirolmankomunitatea@gmail.com
· Telefonoa: 649 20 53 10 Laura