Skip to content

Latxa arrazako ahari genomikoen 1. Enkante Nazionala Larraunen egingo da

Latxa arrazako ahari genomikoen 1. Enkante Nazionala Larraunen egingo da

Larraungo Udalak, Gorritiko Kontzejuak eta ASLANA Nafarroako Latxa arrazako ardi hazleen elkarteak Latxa arrazako ahari genomikoen I. Enkante Nazionala antolatu dute datorren maiatzaren 15ean Gorritin, Larraunen.

“ARDI” POCTEFA proiektuaren bidez ASLANAk lortu du bere hautapen-eskeman ebaluazio genomikoaren metodologia berritzailea sartzea, eta horrek hobekuntza erritmoan eta lan egiteko moduan aurrerapenak ekarriko ditu. 2022an hasi dira horretan eta balio genetiko handiko ahariak enkantean jarriko dira, edozein abeltzainek eskuratu ahal izan ditzan eta, horrela, Latxa arrazaren hobekuntza populazio osoari zabalduz.

Larraungo Udala oso pozik dago enkante berritzaile hau Nafarroan egitea lortu duelako, Gorriti bezalako herri batean are gehiago, eta ASLANAri eskerrak eman nahi dizkio hasieratik ekimen honetan parte hartzeagatik.

Aukera sozioekonomikoa
Hiri handietako azoka eta ekitaldien zentralizazio-joeratik oso urrun, horrelako gertaerak deszentralizatzeak Larraun bezalako inguruneentzat aprobetxatu beharreko aukera sozioekonomikoa dakar. Udalerri hau 16 kontzejuk osatzen dute, 970 biztanle ditu eta duela hamarkada batzuetatik despopulazioaren fenomenoak kolpatzen du, 1980tik % 30 biztanle galdu dituelarik.

Larraunen, bere inguru naturalaren eta artzaintza estentsiboaren arteko lotura estua ukaezina da, baita tokiko ekonomian duen eragin positiboa ere. Ekimen honek onurak ekarriko ditu despopulazioaren aurka borrokatzeko eskualde-politikekin bat etorriz, lehen sektoreko ekoizpen-eredu iraunkorren eta lurralde-kohesioa bultzatzen duten jardueren deszentralizazioaren alde eginez.

Ekitaldia 10:00etan hasiko da enkantean jarriko diren ahari genomikoen erakusketarekin, ordutik aurrera enkanterako txartelak erosi ahalko dira eta 12:30ean enkantea hasiko da. Gainera, goizean zehar modu paraleloan, Gorritik Mendialdeko Azoka Ibiltariaren edizio berri bat hartuko du, Nafarroako iparraldeko herrietan zehar ibiliko den tokiko produktu azoka.