Skip to content

Euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin bat egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA)

Euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin bat egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA)

Ikasturte berriaren atarian, euskaltegiek zabaldu dute matrikulazio kanpaina eta ohi bezala UEMAk bat egin du ikasturte honetan ere kanpainarekin.

Batetik, euskara ikastearen garrantzia nabarmentzeko eta kanpainari hauspoa emateko. Bestetik, baita euskaltegirik ez duten herri txikietan taldeak sortzeko eta euskara herrian bertan ikasteko aukera emateko ere, hainbat udalekin eta euskaltegirekin elkarlanean.