Skip to content

Egin zure ekarpena Mendialdeko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planean

Egin zure ekarpena Mendialdeko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planean

Larraun Mendialdeko Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planean parte hartzen ari da eta maiatzaren 6ra bitarte herritarren ekarpenak egiteko epea zabalik da.

Udalak klima aldaketari aurre egiteko hartu dituen konpromisoak eta proposaturiko neurriak ezagutarazteko balioko du. Lan hauek Alkateen Ituna izeneko ekimenaren barne garatzen ari dira eta klima aldaketari egokitzeko LIFE-IP NAdapta- CC Europako proiektuan. Honek, udalen tokiko ekintzatik erronka global honi aurre egiteko arintze, egokitzapen eta pobrezia energetikorako neurriak biltzen ditu.

Ekarpenak lotura honen bidez egin ditzakezu. Anima zaitez eta har ezazu parte!