Eskalatzeko bide berriak jarri dituzte, Baraibarreko pilotalekuaren atzean dagoen Harrilatz boulder aretoan. 2024 urtean bazkide izateko aukera ere irekita dago.
Helduen kuota 50 eurokoa da eta 16 urtetik beherakoena 20 eurokoa. Izena eman edo informazioa eskatzeko harrilatz.eskalada@gmail.com posta elektronikora idatzi.