Skip to content

Argazki lehiaketaren saridunak

Argazki lehiaketaren saridunak

Heldu den 2024ko egutegia hornitzeko irudiak hautatu ditugu Lekunberriko eta Larraungo Udalok.

Osotara 16 partaide izanda, hamarnaka lan aurkeztuta, antolatzaileek lanen aniztasuna eta jendearen prestutasuna nabarmendu nahi dute: “parte hartzea Larraun bailara osoari zabaltzerakoan, proposamen ugari jaso ditugu eta kalitate oso onekoak”. Irabazleak honakoak izan dira: Juan Miguel Fernández Juárez 1. sariduna, Erika Fernández Lopez bigarrena eta Iñaki Montes Lasarte 3. sariduna. Gaurko egunean, hilaren 15ean, aurkeztuko dira zain izan diren argazki irabazleak, eta baita 2024ko egutegian agertuko diren irudiak ere.

1. saria:

2. saria:

3. saria:

Egutegiko argazki guztiak: