Skip to content

Argazki Lehiaketaren sari banaketa

Argazki Lehiaketaren sari banaketa

Urtarrilaren 5ean, ohikoa den Erregeen Kabalkadaren aurretik, Lekunberri eta Larraungo Udalek pasa den azaroan antolatu zen Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egin genuen.

Sarituak honakoak izan ziren: Juan Miguel Fernández Juárez 1. sariduna, 300e-ko sariarekin; Erika Fernández Lopez bigarrena, 200e-rekin; eta Iñaki Montes Lasarte 3. Sariduna, 100e irabazi zituela. Haien irudiekin, zein lehiaketan parte hartu zuten beste batzuen lanekin ere, osatu egin da 2024ko bailarako egutegia, arrakasta handiz saltzen ari dena. Eskuragarri dago bi Udaletxeetan eta Mitxausenean.

Horrekin batera, Lekunberrin antolatu zen Gabonetako Argien Lehiaketaren sari-ematea ospatu zen ere.

Saridun guztiek oroigarri bat jaso zuten Larraungo Udaletxeko Gabari Gune Irekian. Bi Udalek eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketan parte hartu zuten guztiei, hurrengo edizioan oraingo honetan izan den partaidetza eta kalitate adina eta gehiago jasotzeko nahiarekin.