Skip to content

Larraunen salaketak jartzeko prozedura errazteko lanean da Foruzaingoa

Larraunen salaketak jartzeko prozedura errazteko lanean da Foruzaingoa

Elkarreragin handiagoa lortzeko asmoz patruilak 2019tik Larraungo Udalera etortzen dira, 649144918 telefonoan hitzordua eskatuta, eta salaketak Internet bidez ere jar daitezke.

Foruzaingoa herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz, Altsasuko Foruzaingoaren polizia-etxeak Larraun ere barnebiltzen duen eragin-eremuko herritarrari salaketak jartzeko prozedura erraztu nahi die, baita informazio eskaerei eta beste errekerimendu batzuei erantzuteko prozedurei ere.

Elkarreragin handiagoa lortzeko asmoz, 2019az geroztik foruzainen patruilak Larraungo Udalera etortzen dira, 649144918 telefonoan hitzordua eskatuta, salaketak jasotzeko eta herritarrei poliziaren eta segurtasun publikoaren jarduerarekin lotutako edozein gairi buruz aholkatzeko.

Bestalde, salaketak internet bidez ere jar daitezke Foruzaingoaren Bulego Birtualean, https://labur.eus/Z5724 helbidean. Salaketa izapidetu ondoren, foruzain bat salatzailearekin harremanetan jarriko da aholkularitza emateko, sinatzeko eta informazioa betetzeko.