Skip to content

Herritarrekin zuzeneko komunikazioa hobetzeko WhatsApp difusio kanala martxan

Herritarrekin zuzeneko komunikazioa hobetzeko WhatsApp difusio kanala martxan

Herritarrek beren intereskoak diren bailarari eta Udalaren ekimenei buruzko informazioa jasoko dute.

Larraungo informazio garrantzitsuena zuzenean telefono mugikorrean jasotzeko egitasmoa martxan jarri du Udalak, herritarrekin zuzeneko komunikazioa indartzeko asmoa duen WhatsApp difusio kanala. Udalak adierazi du eduki praktiko eta interesgarriak ezagutzera emateko tresna izango dela, hala nola abisuak, erabaki garrantzitsuak edota ekimen bereziak.

Herritarrek difusio kanalean alta emateko “Alta” dioen WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 621 299 301 telefonora. Udalak jakinarai du pribazitatea errespetatzeko asmoz herritarrek ez dutela beren burua identifikatu beharko, soilik “Alta” dioen mezua bidali.

Ordutik aurrera alta ematen duten herritarrek udalak bidalitako informazio interesgarria jasoko dute eta udalak neurriz erabiliko duela nabarmendu du, “difusio kanala soilik puntualki erabiliko dugu webgunean eta sareetan argitaratzen dugun edukien aukeraketa praktiko eta interesgarri bat zabaltzeko”.

Udalak nabarmendu du ez dela WhatsApp talde bat izango, herritarrek soilik udalaren mezuak jasotzeko kanala izango da. Herritarrek beren kezkak azaldu edota kontsultak egiteko orain arteko parte hartzeko bideak erabili ahalko dituzte: Udalaren sare sozialak, Udaletxeko telefonora deitu (948 504 207) edota epostaz idatzi (info@larraun.eus).