Skip to content

Terapeuta okupazionala kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Terapeuta okupazionala kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Lekunberri-Larraungo Eguneko Zentruan terapeuta okupazionala behar da astean 20 orduko lanaldiarekin. Kurrikulumak ekainaren 9ra arte aurkeztu daitezke.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA. JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN TERAPEUTA OKUPAZIONALA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Terapeuta okupazionala

Lekua: Lekunberri Larraun eguneko zentrua.

Ordutegia: Lanaldi partziala. 20 ordu astean goizez.

Lan hitzarmena: Mendeko Pertsonendako Arreta-zerbitzuen eta Autonomia Pertsonala sustatzeko garapen-zerbitzuen Estatuko hitzarmenean ezarritakoa.

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
-Erabiltzaileen balorazio kognitiboak egitea.
-Zentruko jardueren plan orokorrean parte hartzea.
-Diziplina anitzeko gainerako taldeekin batera, erabiltzaileen ebaluazioan eta balorazioan parte harzea eta BAP-a egitea.

Ezinbestekoak:
-Terapia okupazionaleko gradua
-Talde-lanetan aritzeko gaitasuna eta borondatea izatea.
-Erabakiak hartzeko eta planifikatzeko ahalmena izatea.
-Euskara: maila altua ulertzeko eta hitz egiteko.

Baloratuko da:
-Hirugarren adinekoarekin lan-esperientzia izatea
-Ekimena eta adintsuekiko sentsibilitatea duen pertsona izatea, eta diskrezio, enpatia, asertibitate eta jendetasuna izatea eta egoten jakitea.
-Elkarrizketa pertsonala: Euskaraz egingo da.

Aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 9a arte. Elkarrizketa pertsonalak ekainaren 10ko astean egingo dira.

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
-E-posta: cdlekunberrilarraun@gmail.com
-Telefonoa: 948.980437 / 616397044 Silvia