Skip to content

Soroslea eta igeriketa irakaslea kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Soroslea eta igeriketa irakaslea kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia

Kurrikulumak hilaren 31ra arte Plazaola Kirolgunean bertan aurkeztu edo epostaz bidaltzeko aukera dago.

LEKUNBERRIKO GARAPEN ELKARTEA S.L-REN LAN ESKAINTZAREN DEIALDIA.JARRAIAN ZEHAZTEN DIREN BALDINTZETAN SOROSLE BAT ETA IGERIKETA IRAKASLEA KONTRATATZEKO LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:

Lanbide maila: Soroslea eta igeriketa irakaslea.
Lekua: Lekunberri

Ordutegia: 3 Asteburu hilabetean eta ostegunero.
• Larunbatak 9:00-13:30 eta 16:00-20:30
• Igandeak: 10:00-13:30
• Ostegunak 15:30-21:00

Lan hitzarmena: Kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde
pribatuen Hitzarmen Kolektiboa. 2025 urterako adostutako hobekuntzekin.

Soldata: Hitzarmenaren araberakoa

Lan-eskaintzaren funtzionamendua:
Behin curriculum-a entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren
arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio handienekotik
txikienekora.

Eginkizunak: Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:
• Sorosle lanak, uraren kontrolak.
• Igeriketa ikastaroak eman, behar izanez gero.

Ezinbestekoak:
• Euskara ulermen eta elkarrizketa maila handia. Elkarrizketan baloratuko da.
• Jende aurrean lan egiteko lanbide-trebetasunak izatea. Elkarrizketan baloratuko da.
• DESA eguneratua

Formakuntza:
• TECO Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria. Erdi mailako
ikasketak
• TSEAS Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta animazio goi-mailako teknikaria.
• TSAF Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikaria.
• JFKZ Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua

Aurkezteko epea: 2025ko urtarrilaren 31a arte

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu:
• Plazaola Kirolgunea. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
• E-posta: Lgeplazaola@gmail.com