Aralarko San Migel

Aralarko San Migel

Iraupena: 5,20

Kilometroak: 20

Ibilbidea: Iribas – Burnigurutz – Ata – San Miguel – Baraibar – Iribas

Deskribapena: Aralarren, San Migelgo santutegi ospetsua dugu erakargarririk handiena; debozio kartsua diote, eta kondairaren xarmaz unguratua dago. Bidexka hau eginez, Araitz eta Larraungo ibarretatik santutegiraino zegoen bide zaharrean zehar ibiliko gara, zati handi batean. Ibilbide honetako toki xarmangarrien artean hauek izanen ditugu: Aitzarretako iturburua, Burnigurutzeko bidea, eta Atako ibartxo atsegina, betiere pago eta belardi artean. Ibilbide hau egokia da soilik esperientzia eta prestakuntza fisiko zerbait dutenentzako. Erne laino egunetan.

Ibilbidea

Powered by Wikiloc

Ibilibidea: Larraun – Basaburua

Aralarko San Migel

Deskribapena: Lekunberritik San Migelerako bidean, lehen bidegurutzean ezkerraldera hartuko dugu Iribaseraino. Sarreran aparkalekua eta informazio ohola izanen ditugu. Uraren bideska: 5 km.ko paseo atsegina; Ertzilla ibaiaren iturburua, hobian nola sartzen den eta azalera berriz ateratzen ikusiko dugu, Larraun izena duela.

Artisauak:

  • Etxarri: Bikain gaztandegira bisita gidatua. Gazta eta mamiaren prozesuak ezagutuko ditugu.
  • Beruete: Txaseneko Borda eta Behekoetxea Sagardotegira bisita gidatua. Sagardo garaian (ilbeltza-apirila) sagardotegiko menua dastatzeko aukera: bakailu-tortilla, txuletoia, gazta, intxaurrak eta irisagar-gozoa.

Jarduerak: Baraibarko “Aralar” zalditegiak zaldiak alokatzea; Aralarren bertan edo Natur Bidea gozatzeko beste aukera bat.

Kokapena

Iribaseko sorburuak. Ibilbidea

Aralarko San Migel

Nondik joan: Lekunberritik 2km-tara, Aralarko San Migelera igotzen den errepidean.

Deskripzioa: Iribasko iturburuaren inguruak iturri, leize, sarbegi, dolina eta uraren bideak erakutsiko dizkigu, urak bere etengabeko ibilian kare-harria zulatu eta haren nahietara itxuratzen baitu.

Uraren aprobetxamentuaren kulturak badu zer erakutsi lehengo garaietan ere; Aitzarratetako errotaren arrastoak, kasu. XII. mende hasiera arte aritu zen, arian-arian artoa eta garia ehotzen Baraibar eta Iribasko jendearentzat; eurite batek presa eraman eta bere hartan gelditu zen.

Lezealde izeneko lezean pasabide eta salak nahasten dira sapai eta zoru ederretan; barren-barrenean urtegia.

Ibilbideak: Iribasko iturburuak

Ibilbidea

Powered by Wikiloc

Aitzarrateta Sorburua

Aralarko San Migel

Sarbidea: Lekunberritik 2 km.ra, Aralarko San Migelera igotzen den errepidean

Deskripzioa: Iribas Sorburuen lurraldean iturburuak, leize eta ur zuloak, dolinak eta uberkak… aurkituko ditugu, urak kare-mendi baten barnealdea eta azala moldatzeko  gai dela erakutsiko digu.

Uraren aprobetxamenduaren kulturaren adierazle ditugu Aitzarrateta errotaren hondakinak. Errota XX. mende hasiera arte ibili zen martxan, artoa eta garia txikituz Baraibar eta Iribaseko bizilagunentzat. Orduan, uholde gogor batek presaren zati bat eraman eta segidan erabiltzeari utzi zioten.

Lezegalde leize zuloa areto eta igarobide sare baten bitartez zeharkatu dezakegu, edertasun handiko zoru eta sabaien artean, urtegi handi batera iritsi arte.

Ibilbideak: Iribas Sorburuak

Kokapena

Probintzietako Errege-Abelbidea

Aralarko San Migel

Probintzietako Errege Abelbide zaharrak Nafarroako erdialdea, Iruñea hegoaldean, eta Gipuzkoaren bihotza (Euskadi) lotzen zituen. Paisaien aniztasuna oso nabarmentzekoa da mediterranear eraginetik atlantiarrera igarotzen baita.

Nafar aldean Noainetik abiatzen da, Iruñerrian, hiriburu inguratzen du Miluze eta Berriobeiti zeharkatu zeta Beorburun uzten du Iruñerria atzean. Bertan Imotz, Basaburua eta Larraungo lur berde eta hezeak topatuko ditu. Erkidego honetan 60 bat km egingo ditu.

Etxarrin GR 12arekin lotzen da eta Ulizarren GR 121ekin.

Kokapena

Azpirotzko Behatokia

Aralarko San Migel

Nondik joan: A15 autobidean, Gorriti-Lekunberri aldera, Azpirozko tunela igaro ondoren

Deskripzioa: Autobiako behatokitik bistan ditugu Aralar eta Malloetako paraje ikusgarriak. Lekua baliatu da senitartean otordua gozatzeko adinako ekipamendua jartzeko.

Oharrak: Aparkalekua dago, harrizko 6 mahai eta zaborrontziak.

Kokapena

Mendukilo lezezuloa

Aralarko San Migel
Helbidea: Ctra NA7500 Lekunberri-Madotz, PK 31879
Telefonoa: 948 39 60 95
Email: mendukilo@mendukilo.com
Web: www.mendukilo.com
 

 

Nondik joan: NA-7500 errepidea, Lekunberri-Madotz

Deskribapena: Astitzetik hurbil eta Lekunberritik minutu gutxira, Aralar mendilerroaren barrutiak azaleratzen dituen Mendukiloko kobazuloa dago. Bere ateak itxita egon dira urte luzez, baina hori aldatu egin da…

Mendukilo, Astitzko kontzejuan (Nafarroa) kokatua, denbora luzez mendiko ukuilu bezala erabilia izan da.

Hala ere, erabilera berria eman zaio, bisitariak hartzeko egokitua izan baita. Zorupeak berez dakartzan zailatasunak gutxitzeko, kobazuloa pasabide flotakor, argiztapen dinamiko eta multimedia sistema batekin hornituta dago. Honela, ibilbidea prest dago bere kabuz hirugarren pisu bateraino igotzeko gai den pertsona ororentzat.

60 minutuko bisita gidatuan, hiru gela ikusteko aukera izango duzu: Artzainzulo, Laminosin eta Herensugearen Gotorlekua.

Kobaren barne tenperatura 8ºC-takoa da eta hezetasuna saturazio puntutik gertu dago.

Mendukiloko koba irrikitan dago bere altxorrak erakusteko. Begiratu, ikasi, gozatu eta errespetatu!

Ordutegiak:

Erreserba egitea beharrezkoa da, telefonoz 948 396 095 edo sarrera online erosita www.mendukilo.com orrialdean.

Prezioak:

  • Haurrak (0-3 urte)    0 €
  • Haurrak (4-10 urte)    6 €
  • Gazteak (11-17 urte)    7 €
  • Helduak (18-64 urte)    8 €
  • Jubilatuak (> 65 urte)    6 €
  • Eskolak eta elkarteak:    kontsultatu

 

Kontaktua:

www.mendukilo.com
Telf. 948 396 095
mendukilo@mendukilo.com

Kokapena

Urmuga mugalerroa (Aralar – Belate)

Aralarko San Migel

Iraupena: 10 epealdi

Kilometroak: 192

Ibilbidea: Nafarroa

Deskribapena: 410 km.ko bidea da. Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerroan egiten du ibilaldia, Ordunateko mendietatik (Bizkaiako Enkarterrietan) Hiru Erregeen Mahairaino. Nafarroako zatian Etxegaratetik Alzania, Lizarrusti, Aralar, Basaburuako mendiak, Belate, Ultzama, Erro, Aezkoa, Irati eta Ori-Belagoa tartean barrena Hiru Erregeen Mahaian bukatzen da. Ibilbidean Nafarroako xendetako bide berberak egiten ditu.

GR 12

Ibilbidea

Powered by Wikiloc

Albiasuko behatokia

Aralarko San Migel

Nondik joan: Lekunberritik Donosti aldera dihoan errepidean, lehenengo biribilguan ezkerraldera hartu.

Deskripzioa: Lekunberritik Azpirotz aldera, ezkerraldeko lehen bideak Albiasura eramanen gaitu, Errazkin gainean. Herriko zelaiunetik, Araitz harana ikusgai; paisai idilikoa eta Malloetako basa, gailur pikoa, bailara mendean hartuta.

Ibilbideak: Albiasuko Behatokia (PR-NA-86)

Kokapena