Skip to content

Parte hartu ezazu bide berdeari buruzko galdetegian

Parte hartu ezazu bide berdeari buruzko galdetegian

Plazaolako bide berdeak inguruko herrietan duen eragina aztertzeko inkesta martxan jarri dute. 5 minututan erantzuten da eta otsailaren 1era arte dago epea.

Udala laguntzen ari da NASUVINSAk bideratzen duen Trail Gazers proiektuan. Proiektu honen bidez, Plazaolako bide berdearen inguruan hainbat ekintza ari dira garatzen: inkestak, kontagailuak, dibulgazio-jardunaldiak, sustapen-bideoak, bide berdea digitalizatzea, etab.

Oraingo honetan, Plazaolako bidean dauden udalerrietako bizilagunei galdeketa bat egitea proposatzen digute (Arakil, Irurtzun, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitzan hain zuzen ere). Galdetegiaren helburua bide berdearen inguruan egiten den gastua aztertzea da.

Beraz, lankidetza honen barruan, Udalatik galdera-sorta labur honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Inkesta erantzuteko sakatu hemen.

Erantzunteko, kontuan har itzazue ondorengo oharrak:

• ERANTZUTEKO EPEA OTSAILAREN 1ERA ARTEKOA DA.
• EZ DA ZIFRA ZEHATZIK ESKATZEN, GUTXI GORABEHERAKOAK BAIZIK
• ALDE BATETIK, ETXE BATEK HAINBAT KATEGORIATAN (ELIKADURA, AISIA, ARROPA, ETAB.) EGITEN DUEN GASTU OROKORRAREN EZAGUTZA NAHI DUGU; ETA, BESTETIK, GASTU HORRETATIK ZENBAT GERATZEN DEN GURE EREMUAN JAKIN NAHI DUGU ERE.
• GALDETEGIAREN HIZKUNTZA GOIKO EZKERREKO ALDEAN HAUTA DAITEKE, “LENGUAJE PREDETERMINADO” JARTZEN DUEN TOKIAN.

Inkesta bera egin baino lehen, gomendatzen dizuegu ondorengo infografía irakurtzea, bertan azalpen gehiago izango baitutuzue, baita esteka interesanteak ere. Hemen esteka: https://bit.ly/3qDh3vx

Mila esker, aldez aurretik, zuen laguntzagatik eta zuen denboragatik.